Kamisetak eta burezurrak aspaldian elkarrekin!  

Askotan galdetu diozu zure buruari zer egiten duten buruezur batzuek zure semeen kamiseten erdi-erdian?  Nik bai, behin edo behin.

Horren jatorria Mejico herritaldetik omen dator, baita nola ospatzen duten mexikarrek Santu Guztien eguna ere. Ospakizun herrikoi hori, gainera, UNESCOk Gizateriaren Ondare Inmaterial izendatu du.

Buruezurrak moda izatera eraman duen joera horrek urte batzuk badaramatza, eta ikusten denez, behin betiko geratzeko etorri da. Kalean hainbeste bertsiotan ikusten dugun burezur ospetsua Frida Kalhoren senarrak bataiatu zuen, La Catrina bezala, eta La Catrinaren historiak satirizatzen omen ditu bere kulturari uko eginez europarrago agertu nahi duten mexikarrak.

Azken batean, burezurreko kamisetak beste kamiseta aldarrikatzaile mota bat da, baina ukitu satiriko eta burlati handiagoarekin. Zalantzerik gabe, grazia berezi bat ematea lortzen dute kamiseta arrunt bati. Gainaera, badute meritoa, buruezurrak irudikatzen dutena irudikatuta, lortzen baitute osagarri alaia eta jai itxura izatea. Hain dira dibertigarriak non haurtxo txikien kamiseta batzuetan ere ikusi izan ditugu.

Diseinatzaile handiek ez dituzte beren bildumetan burezurrak ahazten, eta urtero ikusten ditugu mundu osoko azoka eta pasabideetan; dudarik gabe, beste klasiko batean aurrean gaude.

Mentxuyyone-n,  % 100ean kotoi ekologikoa duten kamisetak aurkituko dituzu mutilentzat, burezur eta motibo rockero eder horiekin, izan ere, ezin hobeto geratzen baitzaizkie!

Hemen uzten dizuet proposamen pare bat!

OUTFIT COLLECTIONS