943 72 10 65 info@mentxuyyone.com
Mira la nueva colección ! Comprar ahora

Mini Carrito

Aio 2021. Gaur betiko joango zara. Ez zara gehiago itzuliko. Bitarte horretan gauza asko gertatu dira, hil dira maite genituen hainbat pertsona eta jaio dira beste hainbeste maitatuko ditugunak. Pandemiari aurre egin diogu eta gehiago egitea tokatuko zaigu oraindik. Men egin dugu zenbait gauzetan, baita min eman eta maitatu ere. Lagun berriak egin ditugu eta bakarren bat bidean galdu ere. Lana latz egin dugu, ahal izan den bezala, eragin digute negarra horregatik, hego zein ipar haizea ibili baita,  ibili denez. Baina barra ere egin dugu, eta bizi, eta dantza, eta kantuan ibili. 2021, urte oso bat, denbora ere bada. Badator, ordea, 2022a eta urterik hoberena izatea opa dizuet guztioi. Zuegatik, gugatik, denongatik, TOPA! Zori on! Eta urte berri on-ona guztioi!

Adios 2021. Hoy te irás para siempre. Durante tu reinado han sucedido muchas cosas,   algunos  a los que hemos querido mucho se fueron para siempre  y otros a los que ya queremos mucho, han nacido. Nos hemos resistido a la pandemia y todavía nos tocará hacerlo más. Hemos amado y también  habremos herido. Hemos hecho nuevos amigos y alguno habremos perdido por el camino.  Hemos reído y también llorado. Ha sido un año de arduo trabajo, se ha hecho como se ha podido. El 2021 ha sido todo un año,  pero ya es historia. ¡Llega el 2022 y os deseo a todos que sea el mejor año que podaís soñar! Por vosotros, por todos nosotros, TOPA!  ¡ Feliz Año Nuevo!

 

Ione Arakama.

ALGUNAS FOTOS

Mari Domingi maitea:

 

Ez dakit nola hasi gutun hau, hainbeste gizonen artean, Errege zein Olentzero, gaurkoan zuri idatziko dizut. Agian ez dut  idazteko adinik ere izango, baina badaezpada berdin idatziko dizkizut datorren 2022rako nahiko nituzkeenak eskatzeko:

Gure familia inperfektuekin bizia ospatu ahal izatea,  miseriak oso apurka iritsi ahal izatea, gure seme-alabak osasuntsu eta libre hazten ikustea, landa-ibilaldi onak egin ahal izatea, gure adinekoek eskaini ziguten pazientziaren erdiarekin eurak zaindu ahal izatea, ongi dagoena eta gaizki dagoena zalantzarik gabe bereizten jakitea, azaldu ez zaiguna ulertu ahal izatea, ispilura begiratu eta nork bere burua  ezagutu ahal izatea, pixka bat bakarrik eta noizean behin mozkortu ahal izatea, gezur eta albiste faltsuekin ez zorabiatzea, arnasa galdu gabe airea arnastu ahal izatea, gutxi gorabehera nondik gatozen eta nora goazen jakitea, baimenik gabe gezurrak kontatzera inor ez etortzea, inolako propagandarik egin gabe elkar barkatu ahal izatea, garraztasunak ez daitezela mingotsak izan Xabier Letek kantatzen dituelako, noizean behin ilargiak harrapa gaitzala lapurtutako musu  bat ematen, eta mesedez, mesedez, mesedez, bidali ezazu bitxo nazkagarri hori haizea hartzea bahingoz!

Musu handi bat!

ALGUNAS FOTOS