Mari Domingi maitea:

 

Ez dakit nola hasi gutun hau, hainbeste gizonen artean, Errege zein Olentzero, gaurkoan zuri idatziko dizut. Agian ez dut  idazteko adinik ere izango, baina badaezpada berdin idatziko dizkizut datorren 2022rako nahiko nituzkeenak eskatzeko:

Gure familia inperfektuekin bizia ospatu ahal izatea,  miseriak oso apurka iritsi ahal izatea, gure seme-alabak osasuntsu eta libre hazten ikustea, landa-ibilaldi onak egin ahal izatea, gure adinekoek eskaini ziguten pazientziaren erdiarekin eurak zaindu ahal izatea, ongi dagoena eta gaizki dagoena zalantzarik gabe bereizten jakitea, azaldu ez zaiguna ulertu ahal izatea, ispilura begiratu eta nork bere burua  ezagutu ahal izatea, pixka bat bakarrik eta noizean behin mozkortu ahal izatea, gezur eta albiste faltsuekin ez zorabiatzea, arnasa galdu gabe airea arnastu ahal izatea, gutxi gorabehera nondik gatozen eta nora goazen jakitea, baimenik gabe gezurrak kontatzera inor ez etortzea, inolako propagandarik egin gabe elkar barkatu ahal izatea, garraztasunak ez daitezela mingotsak izan Xabier Letek kantatzen dituelako, noizean behin ilargiak harrapa gaitzala lapurtutako musu  bat ematen, eta mesedez, mesedez, mesedez, bidali ezazu bitxo nazkagarri hori haizea hartzea bahingoz!

Musu handi bat!

ALGUNAS FOTOS