Haurtxoentzako bilduma ezin hobea

Bizitzan gauza gutxik eskaintzen dute haurtxoari arropa erostea baino poz handiagoa, baita umea izan duen lagun edo ahizpa bati oparitzeko egiten dugunean ere. Denboraldi honetako haurtxo bilduma berriaren ondorioz, jantzi berezi eta delikatu horiek aukeratzeko abentura are dibertigarriagoa izango da.

Urdina mutilaren kolorea izan den bezela, eta arrosa neskarena, aurten ere, tradizioarekin jarraituz, kolore horiek mantentzen dira, baina kolore pastel sorta guztiz berri batean, etxeko txikienen estiloko ikuspegi berri bat aurkeztuz. Beste aukera batzuk ere badaude, hala nola, aurreko denboraldietan joera izaten ari ziren grisak edo marroiak.

Azentu moderno eta delikatua eta ukitu dotore eta informala dituen bilduma da. Haurtxoenganako maitasunik garbienaz diseinatutako jantziak dira, beti umearen larruazalarekiko baldintzarik gabeko errespetua lehenetsiz, beti ere artile birjina eta kotoi ekologikoa bezalako material noblez eginak, guraso modernoen itxaropenak asetzeko diseinu bereziak eskainiz.  Haurtxoek  jateko moduan, beti bezala!

Izugarri gustatuko zaizue!

OUTFIT COLLECTIONS