Ikasturte berri, zorri berri.

Irailero, eskolara itzuli, irakasle berriak, laguntxoekin elkartu eta zorri berriekin hasi.  Ikasturte berriak gauza berri eta on asko ekarriko ditu, baina baita zorri berriak ere, tamalez. Ekainerako familia osoa infektatuta egon daiteke, aitona-amonak barne. Buruak hazkura ematen ari zaizu jada? Ama gisa eta aita-ama askorekin hitz egiten duen dendari umil honek, honako ondorio hau atera du: ez etsi, animalia horiek, ziur nago, bonba atomikoari aurre egiteko prest daude, baina ez etsi. Mundu modernoak lortu du ilargira iristea, bihotz transplanteak egitea, planetari bira eman ahal izatea hegazkinez ordu gutxitan, baina ez du lortu zomorro nazkagarri horiek desagerraraztea.

Eta hori da hitz gakoa, desagerraraztea, zeren eta guraso guztiok ordu mordoa ematen baititugu gure seme-alaben buruetatik desagerrarazten, baina nahikoa da hutsalkeria bat geratzea, egun batzuen buruan buruak berriz ere gainezka egoteko. Horregatik, askotan ez dugu lortzen zorriak desagerraraztea,  zorrien biztanleria kontrolpean edukitzea baizik.

Etxeko oihal guztiak desinfektatu behar dira, baina zer egingo dugu tenperatura altuetan garbitu ezin diren jantziekin?

Hemendik, aholku txiki bat, janzteko arropari begira. Oheko arropa, pelutxeak, etab. tenperatura altuetan garbitu ditzakegu garbigailuan, baina ezin dugu gauza bera egin arropekin, hondatzera bota nahi ez badugu behintzat, eta orain erabiltzen diren material askok ez dute tenperatura handirik onartzen garbigailuetan. Arropa garbigailua erabili gabe desinfektatzeko, irtenbide errazagoa badago;  izozkailua erabil dezakezue. Bai, izozkailua. 48 ordu nahikoa dira zomorroak eta arrautzak hiltzeko. Oso bizkorrak izango dira, baina ez dira -17º-tan bizirik mantentzeko jaio, eta horrek familiaren jantziekin istripuak saihestuko ditu. Animo!

ALGUNAS FOTOS